Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze Aizkorriren bertso afarian
Sarrerak salgai daude elkartean, 19:00etatik 20:00etara astelehen eta asteazkenetan.
Amets Arzallus eta Iker Zubeldia, iazko bertso afarian.Hitza Aizkorri Mendizale Elkarteak iragarri du ze bertsolari ariko diren aurten abesten elkartearen bertso afarian. Amets Arzallusek eta Aitor Mendiluzek abestuko dute aurtengoan, apirilaren 17an. Aurretik trikipoteoa antolatu dute, 19:00etan, eta 21:00etan izango da bertso afaria. Sarrerak salgai daude elkartean, Jose Martin Arana kaleko 2 zenbakian, 19:00etatik 20:00etara astelehen eta asteazkenetan, gazteentzat 20 euroan eta helduentzat 35 euroan.













