Bi erreskate Aizkorrin azken lau egunetan
Larunbatean zauritutako pertsona bat erreskatatu zuten, eta gaur onik baina blokeatuta zegoen beste bat.
Larunbateko erreskateko irudia.Euskadiko Suhiltzaileak Bi erreskate egin ditu Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak azken lau egunetan Aizkorri inguruan. Pasa den larunbatean zauritutako pertsona bat erreskatatu zuten suhiltzaileen laguntzarekin, Euskadiko Suhiltzaileen Elkarteak jakitera eman duenez, eta gaur onik baina blokeatuta zegoen beste bat erreskatatu dute helikopteroaren bitartez elurtutako kanal batean.













