Duna Urteaga eta Amets Zubizarreta, Gipuzkoako Eskolartekoan
Bihar asteazkena hasiko da txapelketa. Altzon abestuko du Zubizarretak; Urteaga, aldiz, Legazpiko kanporaketan ariko da.
Duna Urteaga eta Amets Zubizarreta, Ordizian, Eguberrietako azokako ekitaldi batean kantatzen.Iñaki Gurrutxaga Oinak Buruan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hastera doa. Bihar (martxoak 18) asteazkena hasiko da, eta bi goierritarrek parte hartuko dute, biak beasaindarrak: Duna Urteagak eta Amets Zubizarretak.
Lau kanporaketa jokatuko dira, eta horietan erabakiko da finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Lehenengo bi kanporaketak bihar jokatuko dira, Altzon (18:30, Altzoko elkartea) eta Oñatin (18:30, Larrangain elkartea). Altzon ariko da kantatzen Amets Zubizarreta, Amets Azpilikueta, Urko Arakistain, Inge Mitxelena, Eider Puy eta Ekhi Alvarezekin. Oñatin, berriz, Kattalin Arabolaza, Mikel Zabala, Adei Urbitarte, Enaitz Zeziaga, Mateo Larraza eta Ganix Minerrek abestuko dute.
Beste bi kanporaketak martxoaren 27an izango dira, Legazpin (18:30, Muruazpi elkartea) eta Usurbilen (18:30, Aitzaga elkartea). Legazpikoan ariko da Duna Urteaga, Greta Etxaniz, Inhar Gastiain, Eñaut Otaño eta Nora Larrañagarekin. Usurbilgoan Haritz Murua, Xanet Ormazetxea, Jare Bengoetxea, Haritz Alkorta, Arkaitz Lasa eta Leire Ormazabalek abestuko dute.
Finala apirilaren 24an jokatuko da, Azpeitian. Saioetarako sarrerak eskuragarri daude.













