Greba Orokorraren eragina iruditan
Industrian, hezkuntzan eta administrazio publikoan sumatu dira batez ere grebaren ondorioak. Tokian tokian, hainbat denda eta taberna irekita daude, baita saltoki handi gehienak ere.
Majori kiroldegia itxita dago gaur, eta aparkalekua erabat hutsik. Iñaki Gurrutxaga Euskal sindikatuen gehiengoak deitua duen Greba Orokorra jarraipen handia izaten ari da Goierrin, baina ez erabatekoa. Herri txiki eta ertain gehienetan itxiera ia erabatekoa den bezala, Ordizian, Beasainen edota Legazpin izan daiteke esan horretarainokoa izan denik. Batzu-batzuk izan dira goizean ateak zabaldu dituzten denda eta tabernak, baina hala ere, kaleetan ez-ohiko egun bat dela sumatzen da. Jende asko paseoan, beste horrenbeste bizikletan eta haur asko kalean.
Industria nagusienak, tailer txiki asko, hezkuntza zentro eta udal gehienak itxita daude gaur, baita Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako kiroldegiak ere. Ordiziako, Beasaingo eta Legazpiko denda eta taberna batzuk ireki egon dira eta daude oraindik, baita saltoki handienak gehienak ere: Ordiziako Eroski, Lazkaoko Mercadona eta Olaberriko Carrefour irekita daude, esaterako. Olaberriko Lidl da zentro handien artean itxita dagoen bakarra.













