Kevin Castaño eta Jon Esnaola irabazle 33. Arrano Mus Txapelketan
Beasaindarrek jantzi dute txapela, finala Ramon Garnateo oriotarraren eta Pablo Saez aginarraren aurka irabazita.
Kevin Castaño eta Jon Esnaola txapeldunak eta Ramon Garnateo eta Pablo Saez txapeldunordeak.Hitza Larunbatean jokatutako 33. Arrano Mus Txapelketako txapelak Beasainen geratu dira, Kevin Castaño eta Jon Esnaola beasaindarrek irabazi baitute. Finala Ramon Garnateo oriotarraren eta Pablo Saez aginarraren aurka irabazita jantzi dituzte txapelak. 87 bikotek jokatu zuten txapelketa azkarra, eta Gipuzkoatik ez ezik, Bizkaiatik eta Nafarroatik ere inguratu zen bikoteren bat.













