Kilian Jornet Zegaman izango da maiatzaren 17an
Mendi maratoiak 25. edizioa du, eta hutsik ezin zuela egin nabarmendu du. Hamabigarren txapela lortzen saiatuko da.
Kilian Jornet Zegamako helmugara iristen, 2024an. Ariane Vierbücher Kilian Jornet mendi korrikalari kataluniarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko du maiatzaren 17an. Hala baieztatu zuen atzo sare sozialen bidez.
Aurrez esana zuen Western States 100, Sierre-Zinal y UTMB izango zirela 2026an lehiatuko zituen mendi lasterketa bakarrak, baina laugarren bat ere izango da. “Lasterketa bat gehiago maiatzean, Zegama-Aizkorri. Mendi lasterketarik ikonikoetako batek 25 urte bete ditu, 42 kilometro, 2.736 metroko desnibel positiboa, ibilbide teknikoa eta giro ezin hobea. Ezinezkoa zirudien ez itzultzea”.
Jornetek 11 aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia –azken 2024an–, eta hamabigarren txapela lortzen saiatuko da.
View this post on Instagram













