Beñat Ibañez, hirugarren Euskadiko Mendi Txapelketako proban
Pasa den igandean Kolazino Mendi Eguna proba jokatu zen Bedian (Bizkaia), Euskadiko Mendi Txapelketako proba, eta Beñat Ibañez zumarragarrak hirugarren postua lortu zuen. Probak 24 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela zituen. Oier Zubeldia nagusitu zen (2:12:49) eta Ibañez hiru minutu eta erdira heldu zen.













