‘Por amor se ve’ erakusketa ireki dute Ormaiztegin
Ostiralean izan zen irekiera ekitaldia Maria Pilar Horrego artista kubatarrarekin. Apirilaren 12ra arte dago ikusgai gizarte etxean.
Hainbat pertsona ostiraleko irekiera ekitaldian.Ormaiztegiko Udala Emakumearen egunaren harira egitarau zabala prestatu dute Ormaiztegin. Horren harira, pasa den ostiralean Por amor se ve erakusketa ireki zuten gizarte etxean. Erakusketa Maria Pilar Horrego artista kubatarrarena da eta apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai.
Ostiraleko irekiera ekitaldian jende ugari elkartu zen gizarte etxean eta bertaratu zirenek Horregoren azalpenak entzuteko aukera izan zuten.
Egitarauari irakurle taldeak emango dio itxiera. Martxoaren 24an elkartuko dira El encaje roto: antologia de cuentos de violencia contra las mujeres eleberriaren inguruan mintzatzeko. Ohi bezala Monica Leiva kazeriariak gidatuko du saioa, 18:00etatik aurrera gizarte etxean.















