Santikutz egoitzako langileek elkarretaratzea egingo dute arratsaldean
Udaletxe aurrealdean egingo dute protesta, lan baldintzen hobekuntzak eskatzeko. Hitzordua 18:00etan izango da.
Duela bi aste udaletxe aurrean egindako elkarretaratzea.Izaro Villarreal Santikutz adinduen egoitzako langileek borrokan jarraitzen dute lan baldintza duinen alde, eta gaur protesta elkarrataratzea egingo dute herriko plazan, udaletxe aurrean, 18:00etan. Herritar guztiei luzatu diete elkartasuna adierazteko gonbita.
Elkarretaratzearen helburuetako bat “Euskal Herriko egoiliar etxeetan lan egiten dugun langileok aurre egin behar diogun egoera larria” salatzea izango da, “lan gogorra, ezker txarrekoa eta gaizki ordaindua” dela azaldu dute. Hori dela eta, “lan baldintzak hobetzeko neurriak hartzeko” eskatuko dute, besteak beste, “ratio gehiago, soldata hobeak, eta lan baldintza duinak”. Hori guztia, “senide, lagun eta aiton-amonen eskubideak errespetatu daitezen” izango da.
Legazpiko egoitzako langileek egingo duten laugarren elkarretaratzea izango da gaurkoa. Bi egin dituzte egoitzaren aurrean, eta duela bi aste beste bat, udaletxe aurrean.













