Xabi Solano, Kimua eta Korosti bat eginda, apirilaren 25ean Legazpin dantza eta musika ikuskizuna eskaintzeko
Sarrerak salgai daude dagoeneko 10 euroan interneten eta herriko hainbat tokitan.
Xabi Solano Maizak eta Kimua Dantza Kolektiboak ikuskizuna eskainiko dute Legazpin apirilaren 25ean, Korosti dantza taldearekin batera. Urbeltz pilotalekuan izango da, 22:00etan, eta sarrerak salgai daude 10 euroan. Egunean bertan 12 euroan egongo dira, pilotalekuan bertan.
Aldez aurretik erosi nahi dituenak on line ditu eskuragarri, edo bestela, Kukue eta Gurrutxaga tabernetan, Laubide jatetxen Laubideko estankoan eta Oskarbi optikan.













