Legazpiko iturriak martxan daude berriz ere
Neguan itxi egiten ditu udalak, hotzak eta izotzak kalterik sor ez ditzan.
Neguko hilabeteetan herriko iturri publikoak ixten ditu Legazpiko Udalak, hotzak eta izozteek eragin ditzaketen arazoak saihesteko. Azaroan moztu zuen iturri horien ur hornidura Gipuzkoako Urak erakundeak, eta orain, negua igaro dela, berriz ere martxan daude, atzotik, zehazki.
Legazpin 25 iturri publiko daude guztira.












