Oihal poltsa egiten ikasteko saioa, Iratzarri elkartearekin
Conchi Hidalgok emango du, apirilaren 13an, 20an eta 27an, arratsaldez. Izena emateko eguna hurrengo asteazkena da, martxoak 25.
Oihal poltsa bat edo tote bag bat egiten ikasteko aukera dute legazpiarrek, Iratzarri elkarteak antolatutako hurrengo ikastaroari esker. Apirilean izango da, eta izena emateko eguna datorren asteko asteazkena izango da, martxoaren 25a. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Iratzarriren egoitzara joan beharko dira izena ematera 16:30ean, edo mezu bat bidali iratzarri.legazpi@gmail.com.
Conchi Hidalgok emango du ikastaroa, apirilaren 13an, 20an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara.
Plazak mugatuak dira, eta jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo dute guztien artean.












