Santikutz egoitzako langileek borrokarekin jarraitzen dute
Lan baldintzak hobetzeko eskatuz, laugarren elkarretaratzea egin zuten atzo, udaletxe aurrean.
Atzo Santikutz egoitzako langileek udaletxe aurrean egin zuten elkarretaratzea.Izaro Villarreal Legazpiko Santikutz egoitzako langileek lan baldintzak hobetzeko borrokarekin jarraitzen dute. Atzo laugarren protesta elkarretaratzea egin zuten. Lehen biak egoitzaren aurrealdean egin zituzten, eta azken biak, atzokoa barne, udaletxe aurrean. Guztietan herritarren elkartasuna jaso dute.
Elkarretaratzean azaldu dutenez, “Euskal Herriko egoiliar etxeetan lan egiten dugun langileok aurre egin behar diogun egoera larria” salatzeko elkartu ziren langileak, “lan gogorra, ezker txarrekoa eta gaizki ordaindua” delako egiten dutena. Hori dela eta, “lan baldintzak hobetzeko neurriak hartzeko” eskatzen dutela azaldu zuten, besteak beste, “ratio gehiago, soldata hobeak, eta lan baldintza duinak”. Hori guztia, “senide, lagun eta aiton-amonen eskubideak errespetatu daitezen” izango dela erantsi zuten.












