Emakumeen pilota igandean, Urbeltz pilotaleku berrituan
Hainbat astez itxita egon ondoren, martxan jarriko da berriz ere Legazpiko frontoia. Herriko pilota eskolako neska gazteek jokatuko dute lehenik, eta Ados Pilota elkarteko Binakako Txapelketako finalerdietako bat izango da ondoren. Sarrera doakoa da.
Emakumeak izango dira protagonista igandean Urbeltz pilotaleku berrituan. Hainbat astez itxita egon eta gero, berriz ere martxan hasiko da Legazpiko frontoia, eta irekitze egunerako jaialdi berezia antolatu du udalak, Ados Pilota elkartearekin eta herriko pilota eskolarekin batera. Emakumezkoen pilotari eskainitako egitarau zabala izango du ardatz egunak.
Hasteko, Legazpiko Gazteak eskolako neska pilotariak arituko dira, eta ondoren, goi mailako pilotarien txanda izango da, Ados Pilotak antolatutako Binakako Txapelketako finalerdietako batekin.
Lehen partidak 15:45ean hasiko dira, herriko eta inguruko pilotari gazteekin. A. Irastorza-M. Elustondo eta A. Elustondo- L. Zubeldia neurtuko dira lehenik, eta A. Etxeberria-A. Aranburu eta N. Salaberria-I. Saralegi ondoren.
Binakako Txapelketako finalaurrekoa 17:00etan hasiko da, eta lehen mailako Barrokal-Perez eta Oskoz-Arrastia ariko dira aurrez aurre. Barrokal-Perez dira faboritoak.
Udalak adierazi du pilota jaialdi honek «emakumezkoen pilotari ikusgarritasuna eta protagonismoa ematea» duela helburu, eta horretarako oinarrizko maila eta elitea uztartu dituela ekitaldi berean.
Jaialdirako sarrerak dohainik dira.













