Legazpiko Telleriarte auzotik bigarren gotzaina mundura
Elortza baserrian jaiotako Candido Ormazabalen biloba Alfonso Bauer Ormazabal Uruguaiko Florida hiriko gotzain izendatu zuten atzo. Alfonso Bauer Telleriarten izanda da, hemengo familia ezagutzen.
Legazpiko Telleriarte auzoan jatorria duen beste gotzain bat dago munduan, Alfonso Bauer Ormazabal. Uruguain 1968 urtean jaioa, atzo izendatu zuen herrialde horretako Florida hiriko gotzain Leon XIV.a Aita Santuak.
Alfonso Bauerren aitona Elortza baserriko Candido Ormazabal Galfarsoro zen, 1896an jaioa. Gazte-gaztetan joan zen Uruguaira, 17 eskas zituela. Han egin zuen bizitza, eta Maria Luisa Vierarekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten, Milka eta Beba, eta orain gotzain izendatu duten Alfonso, Milkaren semea da.
Candidok beti izan zuen jaiotetxea eta auzoa gogoan, eta izan zuen familia bisitatzera etortzeko aukera. Alfonso Bauer bera ere izanda da Telleriarten, 2003an.
Telleriarteko jatorria duen beste gotzain bat ere badago, Kuban, hain zuzen. Emilio Aranguren Etxeberria da, Holguin eliz barrutiko gotzaina, eta honen aita Daniel Aranguren Mendizabal Erraizabal baserrikoa zen.

Alfonso Bauer, erdian, Legazpiko parrokian 2003an, Telleriarteko familiaz inguratuta, eta orduan parrokoa zen Tomas Madinabeitiaren ondoan (Pello Agirrezabalek utzitako argazkia).













