Lara Estebanez legazpiarrak Jurramendi Trail lasterketa irabazi du
Nafarroako Aiegin izan da lasterketa, 25 kilometrokoa. Goierri Garaia atletismo taldekoa da Legazpiko korrikalaria.
Lara Estebanez helmuga zeharkatzen.Jurramendi Trail Lara Estebanez Legazpiko korrikalariak Jurramendi Trail lasterketa irabazi du gaur goizean, Nafarroako Aiegin, bertan parte hartzen zuen lehen aldian. Mendi lasterketak 25 kilometroko ibilbidea zuen, eta 1.500 metroko desnibel metatua. Goierri Garaia atletismo klubeko kidea da Estebanez.













