Emakume txirrindulariek Goierriko errepideak hartu dituzte Igartza proban
Denera, lareundik gora txirrindulari elkartu dira Beasainen, kategoria desberdinetan banatuta. Junior mailan, Naxara Odriozola beasaindarra zazpigarren helmugaratu da, eta Maixa Odriozola ataundarra bederatzigarren.
Elite eta 23 urtez azpikoen irteera, Nafarroa Etorbidean. Giro ederrak lagunduta egin dute goizean VI. Igartza Emakumezkoen Txirrindularitza Saria proba. Denera, lareundik gora txirrindulari elkartu dira Beasainen, kategoria desberdinetan banatuta: junior eta master, elite eta 23 urtez azpikoak eta kadeteak.
Juniorren proba izan da lehena, eta 48,1 kilometroko ibilbidea osatu dute ziklistek. Lierni eta Olaberriko gaina igo dituzte bi aldiz, tartean Beasaingo erdigunetik pasatuta. Irabazlea Alejandra Neira Dominguez (Baque Movistar Team) izan da, eta talde bereko Lluna Jimenez Gonzalezek jarraitu dio. Helmugaratzen hirugarrena, Ane Peñagarikano Zubeldia (JRG Norclamp Otxe) izan da.
Junior mailan, goierritarrek ere postu esanguratsuak lortu dituzte. Naxara Odriozola Lecuona (Mirat Team) beasaindarra zazpigarren postuan helmugaratu da, eta Maixa Odriozola Ayerbe (Zu-K Limousin) ataundarra bederatzigarren.
Juniorren ostean, elite eta 23 urtez azpiko txirrindularien txanda izan da. Hauek 73 kilometroko ibilbidea osatu dute: hiru aldiz igo dituzte Lierni eta Olaberriko gaina, tartean bi aldiz igarota Beasaingo erdigunetik. Azken kilometroetan Valeria Valgonen (Toyota Valencia – SAV) eta Maite Urteaga Sorazuren (Grupo Eulen-Amenabar) arteko norgehiagoka bizia izan da, eta irabazlea azken metroetan erabaki da. Azkenean, Valeria Valgonen izan da helmugaratzen lehena, lau segunduko tartearekin. Hirugarren postuan Melanie Dupin (UVCA Troyes Fem) sartu da.
Goierritarrei dagokienez, Lur Zufiria (Team Zatika Bike) ormaiztegiarra 43. postuan helmugaratu da.
Azkenik, kadeteak irten dira, 23,4 kilometroko ibilbidea osatzeko. Hauek behin igo dituzte Lierni eta Olaberriko gaina, tarteko helmugarik gabe. Lehenengo hiru postuak azken metroetan erabaki dira: Noa Vega Bilbao (Baque Movista team) izan da helmuga zeharkatzen lehena, Valeria Piñol Tereschuk (Andona Racing Team) bigarrena eta Julia Cabada Pedraza (Clementina Cycling Team) hirugarrena.
Espainiako Kopako bigarren proba izan da gaurkoa, lehena joan den astean Nojan (Kantabria, Espainia) jokatu ondoren.
SAILKAPENAK:
Junior eta master maila:
- Alejandra Neira Dominguez (Baque Movistar Team)
- Lluna Jimenez Gonzalez (Baque Movistar Team)
- Ane Zubeldia Peñagarikano (JRG Norclamp Otxe)
- Tarteko sprintak (metas volantes)
- Alejandra Neira Dominguez (Baque Movistar Team)
- Lluna Jimenez Gonzalez (Baque Movistar Team)
- Ane Zubeldia Peñagarikano (JRG Norclamp Otxe)
- Mendiko klasifikazioa
- Alejandra Neira Dominguez (Baque Movistar Team)
- Lluna Jimenez Gonzalez (Baque Movistar Team)
- Ane Zubeldia Peñagarikano (JRG Norclamp Otxe)
- Taldeko sailkapena:
- Baque Movistar Team
- Mirat Team
- Tenerife Bike Point – La Sede
Elite eta sub-23 maila:
- Valeria Valgonen (Baque Movistar Team)
- Maite Urteaga Sorazu (Grupo Eulen-Amenabar)
- Melanie Dupin (UVCA Troyes Fem)
- Tarteko sprintak (metas volantes)
- Claudia San Justo Mantecon
- Laura Gomez Ramon (Massi Baix Ter)
- Maite Urteaga Sorazu (Grupo Eulen-Amenabar)
- Mendiko klasifikazioa
- Maite Urteaga Sorazu (Grupo Eulen-Amenabar)
- Aroa Gorostiza Ulloa (Grupo Eulen-Amenabar)
- Laura Gomez Ramon (Massi Baix Ter)
- Taldeko sailkapena:
- Team Farto – BTC
- Massi Baix Ter
- Grupo Eulen-Amenabar
Kadeteak:
- Noa Vega Bilbao (Baque Movistar Team)
- Valeria Piñol Tereschuk (Andona Racing Team)
- Julia Cabada Pedraza (Clementina Cycling Team)
- Tarteko sprintak (metas volantes)
- Claudia San Justo Mantecon
- Laura Gomez Ramon (Massi Baix Ter)
- Maite Urteaga Sorazu (Grupo Eulen-Amenabar)
- Mendiko klasifikazioa
- Julia Cabada Pedraza (Clementina Cycling Team)
- Taldeko sailkapena:
- Clementina Cycling Team
- Mirat Team
- Riomiera-Meruelo-Cafedromedari
Argazkiak: Lide Egizala eta Mikel de las Heras













