Markagailua astindu du Ampo Ordiziak azken txanpan
Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Suso Romeroren taldeak partidari buelta ematea lortu du eta 22-3tik 22-22ra igaro da markagailua.
Ampo Ordiziak berdinketa lortu du Sevillan/ Félix Morquecho Ampo Ordiziak 22-22ko berdinketa lortu du Ciencias taldearen aurka. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Suso Romeroren taldeak markagailuari buelta ematea lortu du, eta azken txanpan bikain exekutatutako bi touch-maul jokaldiri esker bi puntu oso baliotsu erdietsi ditu. Horrela, markagailua 22-3tik 22-22ra igaro da.
Fase honetan, partida bakarra geratzen zaio Ordiziari: datorren asteburuan El Salvador taldearen aurka jokatuko du. Garaipena eskuratuz gero, matematikoki mailari eustea ziurtatzeko aukera izango dute, azken jardunaldian atseden hartuko baitu taldeak.













