Aste Santuko kontzertua eskainiko du Santikutz abesbatzak larunbatean
Legazpiko parrokia-elizan izango da, 20:00etan hasita. Kantu erlijiosoak izango dira nagusi errepertorioan.
Urtero bezala, Aste Santuko kontzertua egingo du aurten ere Santikutz abesbatzak. Emanaldia larunbatean izango da, 20:00etan, parrokia elizan. Ohi bezala, Marian Lasak zuzenduko du Legazpiko abeslarien saioa. Kontzertu honetarako, Aste Santuarekin zerikusia duen errepertorioa prestatu dute, eta erlijio musika izango da nagusi.
Hona Marian Lasa Gordoaren zuzendaritzapean eta organoaren doinuekin lagunduta Legazpiko kantariek eskainiko duten errepertorioa:
– Ave Verum Corpus (W.A.Mozart)
– Cantata 147 (J.S.Bach)
– Cantique (Faure)
– In Monte Oliveti ( F. Schubert)
– Attende Domine
– Christus Factus Est (O. de Lasso)
– Stabat Mater (Kodaly)
– Popule Meus (T.L. Victoria)
– O Jesu Christe (J. Van Berchem)
– .Heilig, Ist Der Herr (F. Schubert)
– Ave Maria (T. L. Victoria)
– Cantate Domino (G. O. Pitoni)













