BIDEOA. Kilometroak, Korrika
Lazkaoko Ikastolako ikasleek eta irakasleek Arabako Lautadan, Dallon, hartu dute gaur 09:24ean Korrikaren lekukoa, Kilometroen izenean.
Lazkaoko Ikastolako LH3-6 mailetako ikasleek eta irakasleek egun berezia dute gaurkoa. Arabako Lautadan, Dallo ingurura joan dira, Kilometroen izenean, 24. Korrikako lekukoa hartzera eta korrika egitera. Mara Mendiak eta Telmo Zufiaurrek eraman dute Korrikaren 968. kilometroko lekukoa.
Bi taldetan banatuta egin dute Korrika: talde batek lekukoa hartu duen tokitik Dallora artekoa egin dute, bide erdian, bigarren taldea zain zutela, euskararen aldeko oihuekin.
Dalloko bizilagunei (20 inguru), Kilometroetako kamiseta bana eman diete opari, oroigarri gisa.

Mara Mendiak eta Telmo Zufiaurrek eraman dute lekukoa.Lazkaoko Ikastola.

Lazkaoko ikasleak Dalloko bizilagunei kamisetak oparitzen.Lazkaoko Ikastola.

Lazkaoko Ikastolako ikasleak eta irakasleak Dallon.Lazkaoko Ikastola.













