Lenbur Fundazioak prestatu du Aste Santurako turismo eskaintza
Mirandaolako burdinola martxan jarriko dute, eta Txillida Lantokira eta Fabrikara bisita gidatuak antolatu dituzte. Euskal Burdinaren Museoa irekita egongo da.
Lenbur Fundazioak Aste Santurako turismo eskaintza aurkeztu du. Aurten ere, Legazpin egiteko bisita bereziak antolatu ditu opor egun horiei begira. Mirandaola burdinolara, Txillida Lantokira, Fabrikara eta Euskal Burdinaren Museora izango dira bisitak.
Apirilaren 3an eta 5ean, burdinola martxan ikusteko aukera izango da. Hiru bisita izango dira bi egun horietan, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan eta 13:00etan gaztelaniaz, eta amaieran, ola-pintxoa eskainiko diete bisitariei, hau da, burdinolako txingarretan erretako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa.
Horrez gain, egun horietan Txillida Lantokia eta Fabrika museoetan bisitata gidatuak eskainiko dira 11:00etan, .artearen, burdinaren eta industriaren arteko lotura ezagutzeko lehenean, eta industrializazioak Euskal Herrian izan zuen eragina eta bertako lantegietan ekoizten ziren produktu nagusiak ikusteko bigarrenean.
Bestalde, Aste Santuko egun guztietan zabalik egongo da Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean. Burdinak Euskal Herrian izan zuen garrantzia eta haren historia ulertzeko gakoak eskaintzen ditu museo horrek.
Bisitak egiteko ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea mirandaola@lenbur.com helbidean edo 943 73 04 28 telefono zenbakian.













