Urrupen antzezlan berria, Beasainen ikusgai
Ordizian, Azkoitian eta Andoainen aurkeztu ondoren, Beasainen taularatuko du 'Segunda convocatoria' antzezlan berria, ostegunean.
Urrup antzerki taldearen 'Segunda convocatoria' antzezlana iragartzeko talde argazkia.Urrup Urrup Ordiziako antzerki talde amateurrak Segunda convocatoria izeneko bere azken lana Beasainen taularatuko du martxoaren 26an, ostegunean. 20:30ean izango da, Usurbe antzokian. Sarrerak 6 euroan daude salgai, leihatilako ordutegian edo Internet bidez. Gaztelaniaz da.
Ordizian estreinatu zuen Urrupek antzezlan berria martxoaren 6an, eta Azkoitian eta Andoainen aurkeztu eta gero, Beasainen egingo dute hurrengo aurkezpena. Ana Martinezek idatzitako komedia da. Rosa Rojo zuzendariaz gain, beste hiru beasaindar igoko dira oholtzara: Jose Luis Elorza, Itsaso Ortega eta Nekane Aramendi. Haiekin batera, Gorka Lariz, Marisol Cavero, Inaxio Lakunza, Martin Etxebarria eta Ana Martinezek berak egingo dituzte antzezle lanak. Julen Iraolak egingo ditu teknikari lanak.













