Korrika Txikia egin dute Legazpin
Hegialden hasi eta Azokaraino, ehunka ikaslek parte hartu dute euskararen aldeko korrikaldian. Musika festarekin amaitu da Korrika Txikia.
Eguraldi txarrari aurre eginez, eta arratsaldeko lehen orduko euri aterraldiak baliatuz, Legazpin egin dute Korrika Txikia. Hegialden hasi eta Azokaraino, ehunka ikaslek egin dute korrika euskararen alde.
Korrikaldia Azokan amaitu da, eta lekukoan eraman duten mezua irakurri eta gero, festa lehertu da Kaktus disko jartzailearen dantzaldiarekin.













