24. Korrika argazkiz argazki
Korrikaren furgonetatik ateratako argazkietan, 24. Korrikak Goierrin pasatu dituen 5 orduen laburpena ikus daiteke.
Korrika, Seguran.AEK. 08:00ak pasatxoan zirela iritsi da 24. Korrika Goierrira Deskargatik gora, eta 13:00ak pasatxoan Legorretatik irten da. Eskualdeko errepideetan eta herrietan, 50 kilometro pasatxoan, milaka eta milaka goierritarrek parte hartu dute, eskuz esku, kilometroz kilometro, lekukoa eramanez, korrika eginez, Euskara gara aldarrikatuz.
Korrikako kideek furgonetatik ateratako ia 500 argazki hauetan, Korrikak eragindakoa ikus daiteke.
Oharra: Ordiziako eta Legorretako hainbat zatitako argazkiak falta dira.













