Axun Gerekak irabazi du Ahozko Narrazio lehiaketa
Ordiziako Ahozkotasunaren Galaren barruan jokatu da. Bigarren saria Enara Arregirentzat izan da eta hirugarrena, Asier Zubiarentzat.
Ahozkotasunaren galako parte hartzaileak.Ordiziako Udala. Ahozkotasunaren jaialdiaren barruan egin den XIV. Ahozko narrazio lehiaketa Axun Gerekak irabazi du. Kalabaza jaso du opari.
Bigarren saria Enara Arregirentzat izan da eta hirugarrena, Asier Zubiarentzat.
Barrenan egindako Ahozkotasunaren gala Iñaki Karreterok aurkeztu du, ondoan hiru gonbidatu zituela: Aldo Mendez kontalaria, Eneko Haritza eta Radio Rebelde musika taldea.
Antolatzaileek Ordiziako publikoari eskerrak eman nahi izan dizkiote “jaialdi osoan zehar emandako babesagatik eta parte hartzeagatik”.













