Duna Urteaga, Gipuzkoako Eskolarteko finalean
Beasaingo bertsolariak Legazpiko saioa irabazita lortu du apirilaren 24an Azpeitin jokatuko den finaleko txartela.
Duna Urteaga, atzo Legazpin.Bertsozale elkartea. Atzo arratsaldean Legazpiko kanporaketa Duna Urteaga beasaindar bertsolariak irabazita, apirilaren 24an Azpeitiko Elkargunean jokatuko den Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean kantatuko du.
Urteagarekin batera, beste zazpi bertsolari ariko dira kantuan:
Kattalin Arabolaza (Oñatiko irabazlea)
Inge Mitxelena (Altzoko irabazlea)
Duna Urteaga (Legazpiko irabazlea)
Haritz Alkorta (Usurbilgo Irabazlea)
Ekhi Alvarez
Urko Arakistain
Eñaut Otaño
Adei Urbitarte
Bertso-afari formatuan egingo da eta sarrerak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus webgunean.













