Goierrik Korrika agurtu du
Deskargatik Ikaztegietara arteko 50 kilometroko ibilbidea osatu dute milaka goierritarrek bost orduan, eskuz eskuz, lekukoa eramanez.
Korrika Legorretan.AEK. Milaka eta milaka goierritarrek bat egin dute goiz osoan Korrikarekin. Lekuko eramaleek, korrikalariek zein bide bazterrean izan direnek, Korrika ederra osatu dute goiz osoan zehar goierritarrek, Euskara garela aldarrikatuz.
Azkeneko lekuko hartzea Ederfil kooperatibako kideek egin dute, Ikaztegietako mugara arte.













