Aste Santua hasi da Legazpin
Atzo, Erramu igandearekin egin dute prozesioa herriko erdigunean, Egiazko Gurutzearen Kofradiak antolatuta.
Erramu igande arratsalderako eguraldi iragarpenak oso onak ez baziren ere, ateri mantendu zen azkenik, eta Egiazko Gurutzearen Kofradiak Aste Santuko prozesioa kalera atera ahal izan zuen Legazpin.
Parrokiatik 19:00etan irtenda, erdiguneko kaleetan zehar egin zuten desfilea nazarenoek eta beste kideek, Legazpiko garai bateko prozesioan ateratzen ziren bederatzi figurekin. Aurten berrikuntza bat izan da prozesio honetan, kofradiakideek tuniketan eta txanoetan brodatutako logoa eramango dutelako.
Prozesioa amaitutakoan, Ciudad Realeko (Espainia) Montes Norte kooperatibako olio lote bat zozkatuko zuen Kofradiak. Saritutako zenbakia 2205 izan da. Hilabeteko epea dago saria erreklamatzeko.
ARGAZKIAK: Txelis Otaegi













