Gaintzako II. Periazoka, apirilaren 19an
28 ekoizlek eta artisauk parte hartuko dute; iaz baino sei gehiagok. Bazkarirako txartelak salgai daude udaletxean eta Kale Txiki tabernan.
Bigarren Periazoka apirilaren 19an egingo dutela jakinarazteko, agerraldia egin zuten atzo antolakuntza taldeko hainbat kidek Gaintzan. 28 ekoizlek eta artisauk parte hartuko dute; iaz baino sei gehiagok.
Hamaiketakoa eskaintzeaz gain, herritarrentzat zein bisitarientzat bazkaria antolatu dute, helduentzako 20 euroan eta haurrentzako 8 euroan. Helduentzako entsalada, haragi gisatua eta mamia izango dira eta haurrentzako, pasta eta solomoa. Txartelak udaletxean eta Kale Txiki tabernan eskuratu daitezke.
Autobus zerbitzua
Apirilaren 19an Gaintzara joateko Lurraldebuseko autobus bereziak izango dira,
Ordiziaiko Renfe geltokitik 11:15, 11:30, 12:00 eta 12:25ean abiatuko da autobusa eta geldialdiak egingo ditu Otegienean eta Zaldibian Biloren.
Itzulera autobusak 14:00, 14:35, 17:15 eta 17:50ean izango dira.













