Jon Agirre eta Aimar Telleria, Gipuzkoako Udaberri sariko irabazleak
Legazpiko Gazteak klubeko pilotariek nagusien bigarren mailan lortu dute garaipena, larunbatean Aloña Mendiren aurka 2-1 irabazi eta gero.
Legazpiko Gazteak pilota klubeko Ion Agirrek eta Aimar Telleriak Gipuzkoako Udaberri saria irabazi dute, nagusien bigarren mailan. Legazpiarrek larunbat goizean jokatu zuten finala Legazpin bertan, Urbeltz pilotalekuan, Oñatiko Aloña Mendi taldeko Ander Biain eta Manex Madinagoitiaren aurka.
Finalaren emaitza 2-1 izan zen, etxekoen alde. Txapelketa honetan set eran jokatzen dira partidak: bi partida dira, 10 puntutara, eta berdinketa gertatuz gero, hirugarrena jokatzen da, 5 puntutara. Final honetan hirurak jokatu behar izan zituzten, lehen bietako emaitzak 10-8 eta 9-10 izan zirelako, eta azkenarena, 5-0.
Nagusien lehen mailako finala ere jokatu zen Urbeltzen larunbatean, Eibarko Ibarra-Conde eta Intxurre klubeko Oiarbide-Iturrioz bikoteen artean. Intxurrekoek irabazi zuten 1-2, honako emaitza hauekin: 2-10, 10-1, 2-5.














