Adriana Real eta Ibon Betolaza, Euskadiko judo txapeldun
Haur mailako urrezko dominak irabazi dituzte asteburuan Judo Legazpiko klubeko kirolariek. Gainera, Espainiako txapelketarako txartela lortu dute. Leire Gutierrezek, Andoni Suaresek eta Pawel Walczyk-ek brontzea irabazi dute. Kadeteetan, Alfredo Suarez bigarrena izan da.
Judo Legazpi klubeko kirolariek emaitza paregabeak lortu dituzte asteburuan, Oiartzunen. Haur mailako Eskola Jokoak eta Kadeteen Euskadiko Txapelketa ziren jokoan, eta legazpiarrak hainbat dominekin itzuli dira.
Haur mailako Eskola Jokoetan, Adriana Realek (+63 kg) eta Ibon Betolazak (+66 kg) urrezko dominak lortu zituzten, eta horiekin, apirilaren 17an eta 18an Palma de Mallorcan jokatu den Espainiako Txapelketarako sailkatu dira, federazioaren berrespenaren zain. Gainera, biek zuzenean lortu dute 2027ko Euskadiko Txapelketarako sailkapena kadete mailan.
Bestalde, Leire Gutierrez lehen mailako infantilak (-40 kg) brontzezko domina eskuratu zuen, baita Andoni Suaresek (-46 kg) eta Pawel Walczyk-ek (+66 kg) ere. Amets Sagastume (-55 kg) bosgarren postuan sailkatu zen.
Kadeteen Euskadiko Txapelketan, berriz. Alfredo Suarezez (-66 kg) zilarrezko domina lortu zuen finalera iritsita. Unax Larraza (-55 kg) bosgarren izan zen txapelketa gogor baten ondoren, eta Marcos Calvo (-60 kg) lehen kanporaketetan geratu zen.
Legazpiko judo klubak “oso positibotzat jotzen du kirolarien lana eta jarrera, prestakuntzan eta judoaren balioetan oinarritutako proiektu sendo baten isla baitira”.
Jardunaldi honekin, kadete eta Espainiako txapelketara ez doazen infantilen lehia denboraldia amaitutzat eman dute, eta hurrengoa prestatzen hasiko dira.














