1.000 euroko zozketan sartuko dira Bareaken establezimenduetan erosten dutenak
Apirilean Bareakeko kide diren establezimenduetan erosten dutenek zozketan parte hartu ahal izango dute. 1.000 euroak goiz bakar batean gastatzeko izango dira.
Pertsona bat Bareaken stock azokan, artxiboko irudian.Ariane Vierbücher Bareak merkataritza elkarteak apirileko kanpaina aurkeztu du: apirilean Bareakeko kide diren establezimenduetan erosten dutenak 1.000 euroko bale baten zozketan sartuko dira. Nahikoa izango da Bareakeko denda horietan erostearekin. Erosterakoan zozketan parte hartzeko txartela betetzeko aukera izango du bezero bakoitzak. Zozketaren eguna ez du zehaztu elkarteak oraindik. 1.000 euroko bale hori goiz bakar batean gastatu beharko du saridunak.












