
Goiz Deia banda arduratu da aurtengo pregoiaz eta txupinazioaz, jendez gainezka zegoen plazan. Jaiak igandera arte luzatuko dira.

Eguraldia lagun, kuadrillen egun betea ari dira ospatzen Lazkaon, San Prudentziotako azken egunean.

Lau ardatzetan dago egituratuta Etxebizitza Plana. Adur Ezenarro Ordiziako alkateak gaur egin dituen adierazpenen arabera, "Etxebizitza Ekintza Planaren hasierako onarpen honekin erakustaldi publikoa ireki da herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Baina esan dezakegu guk gure lana egin dugula, ez dakigu zerbait gehiago osatuko den ala ez. Baina honekin ziklo bat ixten dugu”.

Gaur egin dute inaugurazioa; Diana Liyen Tocancipá da maizter berria. Bi urteko etenaldia hobekuntzak eta egokitzapen lanak egiteko baliatu dute.

Lazkaolatza eta Peru Saroi arteko pistan egin dituzte berrikuntzak. Lanak pasa den udazkenean hasi zituzten eta orain, orduan bukatu gabe utzitakoak amaitu dituzte.

Mendi maratoiaren 25. edizioan 585 mendi lasterkari lehiatuko dira, horietatik 92 emakumeak. Kilometro Bertikalean 248 kirolari ariko dira –55 emakumeak– eta Junior trailean 100, herena emakumezkoak.

2021. urteko ekainean Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren elizak aldundiari jakinarazi zion erretaulako pieza batzuk erortzear zirela. 2022ko uztailean desmuntatze lanei ekin zieten, eta uztailaren 14an horma-irudiak argitara atera ziren.

Goizetik eguerdira arteko festa antolatu du mankomunitateak. Ausa-Gazteluko eguna ere ospatuko dute.

Kontsolazio faseko finalean Eñaut Ibarguren eta Markel Iturbe nagusitu dira.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan Zumarragak gaur jokatuko du Tolosaren aurka, gomazko paleta modalitatean. Lazkaok Amezketan, eta Zegamak etxean Antzuolarekin ekingo diote txapelketari.

Ohi bezala, erromeria giroko festak izango dira. Larunbatean, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak ariko dira, igandean Laja II.a eta Lutxurdio.

Floren Gutierrezek Txorroneako balkoia apaindu du eta Ilintik bideoa kaleratu du, bietan danborrada gai hartuta. Gorka Santestebanek ere bideo bat kaleratu du Instagramen, @kultur_zast kanalean.

Iluntzean herri afaria egingo dute eta larunbat eguerdia kalderete lehiaketa.

Kontzertu akustikoa egingo du Sugaarkantuz zikloaren barruan.

Gaur, ostiralean eta larunbatean funtzionatuko du, Legazpi eta Zumarraga artean.

Iaz, bertan behera utzi zuen Igartza beka Elkarrek, 2025eko edizioan bekaren irabazle izandako Saioa Alkaizak CAFek Jerusalemgo proiektuan duen inplikazioa salatu eta bekari uko egin ondoren.

Nerabeei, gazteei eta haurrei zuzendutako zerbitzuak eskainiko dira. Maiatzaren 4an irekiko da izen ematea. Hezitzaile lanpostuetarako deialdia ere zabaldu du Zegamako Udalak.

Bertsoa afaria izango da maiatzaren 8an eta herri bazkaria maiatzaren 9an. Txartelak udaletxean daude salgai, maiatzaren 4ra bitartean.

Binakako partidaren ondoren, Jon Alder Albisu tartean, B serieko buruz buruko txapelketaren partida jokatuko da.





