Barandiaran Museoa egunero irekita egongo da Aste Santuan
Ataungo Barandiaran Museoa Aste Santuan eta Pazko Astean irekita egongo da, 10:00etatik 14:00etara. Denbora horretan zehar jarduera desberdinak egongo dira.
Barandiaran Museoan egindako orientazio jolas baten artxiboko irudia.Andrea Aranburu Aste Santua eta Pazko astea jendeak kanpora oporretara joateko aprobetxatu ohi dituzten datak izaten dira. Hala ere, gure inguruan txoko interesgarri asko daude ezagutzeko, eta aurtengoan ere bete-beteko egitaraua antolatu da Gipuzkoako natura-parkeetako parketxe guztietan. Urrutira joan beharrik gabe, hurbileko inguruneaz ikastea eta gozatzea ahalbidetuko duten jarduera-sorta ederra prestatu dute bisitarientzat, naturaz eta kulturaz jantziriko proposamenez betea, bakarka, taldean zein familian egiteko modukoa.
Ataungo Barandiaran Museoa adibidez, Aste Santuan eta Pazko Astean irekita egongo da, 10:00etatik 14:00etara. Denbora horretan zehar jarduera desberdinak egongo dira.
Museora eta antigualeko errotara bisita gidatua izango da apirilaren 2, 5 eta 12an, euskaraz eta gaztelaniaz. 11:30ean hasiko da eta sarrerak 4 euro balioko ditu, 12 urtetik beherakoenak, berriz, 3 euro.
‘Jentilen mundua’
Jentilen mundua erronka miologikoa beste ekintzetako bat, eta apirilaren 3, 6, 9 eta 11 izango da. Mitologian oinarritutako orientazio-joko bat da, familiei eta lagun-taldeei zuzenduta dagoena. Ibilaldi bat egin beharko da, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko helburuarekin. Pertsonaia mitologikoen seinaleei jarraituz San Gregorio auzoa eta bertako kondairak ezagutzeko aukera egongo da.
Errotatxora bisita eta talo tailerra egongo da apirilaren 4an, 10:30ean. 7 euro balioko du ekintza horrek, baina 12 urte baino txikiagokoentzat sarrerak 5 euroko balioa izango du, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
‘Sartu kobara’
Sartu Kobara! ibilaldi gidatua Aralarren barrena egiten den familiei zuzendutako ekintza da. Esperientzia espeleologikoak Lizarrustiko parketxean izango du abiapuntua, 10:00etan. 12 urtetik beherakoentzat sarrerak 4 euro balioko du, zaharragoentzat 6 eurokoa. Kaskoak antolakuntaren eskainiko ditu, linternak berriz joango denaren esku.












