BKL-ko Beteranak, lauko finalean
Antzizar kiroldegian jokatuko da lauko finala. Apirilaren 11n ligan lehenengo sailkatu den Saski Axular izango du aurkari BKL-k, 18:00etan. Hilaren 12an jokatuko da finala, 17:00etan.
BKL-ko eta Donosti Dolphins-eko jokalariak, joan den larunbateko partidaren ondoren.Mikel de las Heras Beasaingo Kirolaren Lagunak BKL saskibaloi klubeko Beteranak Gipuzkoako ligako lauko finalera sailkatu dira, bigarren urtez jarraian. Lauko finala apirilaren 11n eta 12an jokatuko da, Beasainen, Antzizar kiroldegian.
Beteranen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren liga jokatu dute bederatzi taldek: Saski Axularrek, Bravologistic Hondarribiak, Zast Queens-ek, BKL-k, Añorga KKE Saskik, Donosti Dolphins-ek, C.D Internacionalek, Askatuak-ek eta Mondragon Unibertsitateak. Eta orden horretan sailkatu dira ligako zortzi partidak jokatuta: Saski Axular lehenengo, Bravologictic Hondarribia bigarren, Zast Queens hirugarren eta BKL laugarren. BKL Añorgarekin (bosgarren sailkatua) puntuetara berdinduta sailkatu da; joan den larunbatean, martxoaren 28an erabaki zen Beasaingo beteranak sailkatu zirela finalera, Donosti Dolphins 56-50 mendean hartuta.
Horrela, aurreneko postuak lortu dituzten lau talde horiek lauko finala jokatuko dute Beasainen, Gipuzkoako txapelduna nor den erabakitzeko. Apirilaren 11n, 16:00etan, Bravologistic Hondarribia eta Zast Queens-en arteko partida jokatuko da, eta 18:00etan BKL-k lehenengo sailkatu den Saski Axular izango du aurkari. Partida bakoitzean garaile ateratzen denak jokatuko du finala, hilaren 12an, igandean, 17:00etan.
Iaz ere lortu zuten BKL-ko Beteranek lauko finalera pasatzea, ligan hirugarren sailkatu ondoren. Añorgaren aurka galdu zuten finalerdia, eta Saski Axularrek (finalerdia Zast Queens-en aurka irabazita) eta Añorgak jokatu zuten finalean Saski Axular nagusitu zen.












