Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera
Legazpiko Mirandaola XVI. mendeko burdinola martxan ikusteko aukera egongo da, apirilaren 3an eta 5ean, 11:00etan.
Mirandaola XVI. mendeko burdinola martxan ikusteko aukera egongo da Legazpin, apirilaren 3an eta 5ean, 11:00etan. Bestalde, Txillida eskultoreak Legazpin zuen lantokiaren bisita gidatua apirilaren 3an eta 5ean izango da, 10:00etan. Euskal burdinaren museoa egunero egongo da zabalik 10:30etik 13:30era. Ormazarreta zalditegia ere egunero egongo da irekita ikastaroak edo paseoak egiteko.












