Jon Zalduak eta Joanes Izagirrek Izar Berriak aizkolari txapelketan parte hartuko dute
Izar Berriak txapelketa antolatu dute, aizkolari gazteentzat. Txapelketa horretan bi herritarrek parte hartuko dute: Gurrutxazpiko Jon Zalduak eta Ipeñarrietako Joanes Izagirrek. Beste hiru goierritarrek ere parte hartuko dute: Una Etxeberria ezkiotarrak, Lazkaomendiko Haritz Goenak eta eta Eneko Esnaolak (Joxe Mari Esnaola aizkolari zegamarraren semea).
Txapelketa binaka jokatuko dute. Zaldua eta Izagirre elkarrekin arituko dira. Esnaola eta Goenarekin ere elkarrekin arituko dira. Etxeberria Unai Romaironerekin lehiatuko da.
Txapelketa hau Zertzena Herri Kirol Taldeak antolatu du, Rural Kutxaren babesarekin.












