Zegamako Anduetzan, 'Frai Bartolomeren misterioa' eta San Adriango igarobidera bisita
Zegamako Anduetza parketxean ‘Frai Bartolomeren misterioa’ eskapu jolasa eta San Adriango igarobidera bisita antolatu ditu Aste Santu eta Pazko asterako.
Zegamako Anduetza parketxean ‘Frai Bartolomeren misterioa’ eskapu jolasa eta San Adriango igarobidera bisita antolatu ditu Aste Santu eta Pazko asterako.
‘Frai Bartoomeren misterioa’ Aste Santuan eta Pazkoko asteburuan izango da Anduetza parketxean. 2-8 laguneko taldeak izango dira aldiro, eta hiru txanda egongo dira: 10:15ean, 11:30ean eta 12:45ean. Helduek 6 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta 4 euro 12 urtetik beherakoek. Sarreren salmenta webgunearen bitartez egingo da.
Azken urteetan bogan jarri diren escape room jokoetan oinarrituta dago, eta bereziki familiei eta lagun taldeei zuzenduta dago. Parte hartzaileek hainbat enigma argitu beharko dituzte jolas eta frogen bitartez.
San Adriango igarobidearen historiaz ezagutu ahal izango da, eta jarduera apirilaren 12an, igandean izango da. Bi txanda egongo dira ordu eta erdiko iraupenekoak, euskarazkoa 10:00etan eta gaztelaniazkoa 12:00etan. 3-12 urte bitartekoentzat 4 euro balioko du sarrerak, eta zaharragoentzat 6 euro. Izena aldez aurretik eman behar da.












