Aberri Egunarekin hasiko da Kulturaldia Gabirian
Maiatzaren 29ra arte, 14 egunetan garatuko dira ekitaldiak. Aberri Eguna ospatuko dute, igandean 12:30ean, plazan. Udalak etxeetan ikurrina jartzeko deialdia egin du.
Seguako Xirikara antzerki taldekoak, 'Ama begira zazu...' antzezlaneko irudi batean. Hitza Kulturaldia agenda bateratua igande honetan hasiko da, Gabiriako Udalak Kultura Batzordearen bidez antolatuta. Maiatzaren 29ra arte, 14 egunetan garatuko dira ekitaldiak. Aberri Eguna ospatuko dute, igandean 12:30ean, plazan. Udalak etxeetan ikurrina jartzeko deialdia egin du. Udaletxean badaude salgai.
Osinaldeko 54. bertso sariketa apirilaren 11n jokatu ondoren, mendiari buruzko asteburua iritsiko da hurrena, 16tik 18ra, Leharrei mendi lasterketaren bueltan. Segurako Xirikara antzerki taldeak Ama begira zazu antzezlana egingo du 19an, eta Amaia Elizagoien Ameli ipuin kontalariak haurrentzat saioa 24an.
Alex Areizaga herritarrak zuzendu duen Hutsune handi bat dokumentala ikusteko aukera izango da, apirilaren 25ean. Urretxu-Zumarragan Hiesak eta heroinak eragindako kaltearen testigantzak jaso ditu Gattikenek, Anne Zufiaurrerekin batera.
Maiatzean jarraipena
Jubiatuen eguna maiatzaren 10ean ospatuko dute. Bazkaria Korta jatetxean da aurten, eta izena udaletxean eman daiteke dagoeneko.
Maiatzean, euskaraz eroso aritzeko mintegia (13an eta 20an), Eraman zutela Olaberriko oroimen historikoko dokumentalaren emanaldia (22), Felix Zubia medikuaren hitzaldia (27), eta Mikel Elustondo sukaldariarekin parrilla ikataroa (29) daude. Emanaldiak 18:00etan hasiko dira.












