Urretxuko Udalak bi pantaila erraldoi jarriko ditu Gernikako Arbola plazan Kopako finala ikusteko
Urretxuko Udalak bi pantaila erraldoi jarriko ditu datorren asteko larunbatean (apirilaren 18an) Realak eta Atletico Madrilek Sevillan jokatuko duten Kopako finala ikusteko. “Ekimen honekin udalak bizilagunei kirol ekitaldi garrantzitsu horretaz gozatzeko aukera eskaini die, elkarrekin eta jai giroan. “Gernikako Arbola plaza topagune izango da, finala komunitatean eta jai giroan bizi nahi duten guztientzat, bizikidetza, errespetua eta kirolarekiko grina bezalako baloreak indartuz”, azaldu dute.
Urretxuko Udalak aurki emango du ekitaldiaren berri zabalagoa, egun horretan nolako eguraldia egingo duen jakiten denean. Udalak urretxuar guztiak ekitaldian parte hartzera eta ahaztezina izan daitekeen kirol jardunaldiaz gozatzera animatu ditu.













