Kea Garagartza plazako eraikin batean
21:00 inguruan Udaltzaingoak Goierriko Hitzari jakinarazi dio larrialdi zerbitzuek oraindik ez dakitela zerk sortu duen egoera.
Arratsaldeko 17:00 aldera suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira Garagartza plazara, hango eraikin bateko etxebizitzetako bizilagunek kea sumatu ondoren. Suhiltzaileetako batzuk eraikinera sartu dira, eta beste batzuk tximinira igo dira. Kea ateratzen zen handik.
21:00 inguruan Udaltzaingoak Goierriko Hitzari jakinarazi dio larrialdi zerbitzuek oraindik ez dakitela zerk sortu duen egoera. Iluntzean oraindik suhiltzaileek teilatuan jarraitzen dute.

















