Bertso paper lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Florentino Goibururen 3. bertso paper lehiaketarako deialdia martxoan zabaldu zuen Idiazabalgo Bertso Taldeak. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 20a izango da.
Iñigo Legorburu iazko lehiaketako irabazlea saria jasotzen Idiazabalen. Aitor Goiburuk Florentino Goibururen iloba eta epaile taldeko kideak eman zion saria.Idiazabalgo Bertso taldea Idiazabalgo Bertso taldeak antolatutako Florentino Goibururen omenezko bertso paper lehiaketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 20a izango da. Martxoan zabaldu zuen deialdia talde antolatzaileak. Aurten, hirugarren urtez antolatu du bertsolari idiazabaldarra gogoratu eta omentzeko lehiaketa. Lanak idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidera bidali behar dira. Sari banaketa maiatzaren 8an izango da.













