Etxez etxeko ogi banaketa zerbitzua berriro martxan
Ormaiztegiko Maria Eugenia janari denda eta estankoa. Hitza Martxoaren 31n egin zuen Urretxuko Illargi okindegiak etxez etxeko azkeneko ogi banaketa Ezkion, Itsason eta Gabirian. Ezkioko Udalak berriki jakitera eman duenez, Ormaiztegiko ME janari denda (estankoa) etxez etxeko banaketa egiteko prest agertu da; ogia eta egunkaria etxean jasotzeko zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko du. Ogien katalogoa herritarren eskura jarri du udalak eta eskaerak 667 492 336 edo 943 887 724 telefonoetan egin daitezkeela jakinarazi du.













