Gipuzkoako Bira amaitu dute Ameztikoek
Aritxulegi gainetik Hondarribira egin dute hamabosgarren eta azken etapa.
Amezti mendi taldeko kideak Aritxulegin (Oiartzun) Gipuzkoako Birako 15. eta azken etaparen hasieran.Amezti Azkenean, eguraldiak tregoa eman zuen eta Zegamako Amezti mendi taldeko kideek Gipuzkoako Bira proiektuaren azken etapa egiteko modua izan zuten pasa den martxoaren 28an.
Aritxulegitik (Oiartzun) abiatu eta Aiako harrien magaletik zeharka, Elurretxe eta Erlaitz gainetatik igaroz, San Martzial ermitatik Irunera iritsi eta Hondarribin amaitu zuten Gipuzkoako Biraren 15. eta azken etapa. “Irunera iristear giñela txiri-miri pixkat, baina ondo. Hondarribiko kiroldegian dutxatu eta hirugarren denborara pasa giñen. Bapo bazkaldu eta arratsaldean itzuli giñen etxera”, esan du Asier Berasategi Ameztiko kideak.
Bazkalorduan proiekturen berrien ideak sortu zirela ere aitortu du Berasategik, “hori bai, urte kopuru laburrago eta bukaera berdiñarekin”, gehitu du.

Azkeneko etapa amaituta Hodarribian, bazkaltzera joan aurretik. AMEZTI













