Musika eskolan baja eskatzeko epea irekita Idiazabalen
Gaurtik apirilaren 17ra arte dago irekita 2026/2027 ikasturtean baja eskatzeko epea. Ikasle berrien matrikulazioa maiatzaren 11n zabalduko da.
Idiazabalgo musika ikasleak, jendaurreko emanaldi batean. Artxiboko irudia. Idiazabalgo Udala Urtero bezala, data hauetan izan ohi da Musika Eskolan hurrengo ikasturteari begira baja eskatzeko epea. Ordiziako Musika Eskolak jakinarazi duenez, 2026/2027 ikasturtean jarraitzeko asmoa ez duten Idiazabalgo ikasleek gaurtik apirilaren 17ra bitartean egin beharko dute baja eskaera kultura@idiazabal.eus helbidean edo udaletxean bertan. Bi kasuetan baja eskaerako orria bete eta aurkeztu beharko dute.
Baja eskatzen ez duten ikasleei automatikoki berrituko zaie matrikulazioa 2026/2027 ikasturterako eta plaza erreserbatuko zaie. Bestalde, hurrengo ikasturtean instrumentua aukeratzea dagokien ikasleek —2018. urtean jaiotakoek—, udaletxean adierazi beharko dute zein tresna nahi duten.
Azkenik, maiatzaren 11tik 15era zabalduko da ikasle berrien matrikulazioa 2026/2027 ikasturterako.













