Salgai daude gazteentzako erosketa bonuak
Asteazkenera bitartean erosi daitezke, eguerdian, iGunean, eta uztailaren 31ra arte erabili. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
Gazteentzako erosketa bonuak salgai jarri ditu Beasaingo Udalak, gazteen erosketa ohituretan eragiteko helburuarekin, tokiko establezimenduetan kontsumitzera bideratuta.
Gaurtik asteazkenera bitartean egongo dira salgai, iGunean, eta uztailaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako bonu programa da, 1996 eta 2008 urteen artean jaiotakoentzat. Beasainen erroldatuta egotea beharrezkoa da, gutxienez urtebeteko antzinatasun jarraituarekin.
Bonu bakoitzak 10 euroko kostua du, eta 20 euroko balioa izango du. Bonu bakoitza 5 euroko lau zatitan banatuta egongo da, eta zatiak establezimendu bakarrean edo hainbatetan erabili ahal izango dira. Gutxienez 5 eurokoa izan beharko da erosketa bonua erabiltzeko.
Eguerdian erosi daitezke
Bonuak gaur, bihar eta etzi (apirilak 13, 13 eta 15) 12:00etatik 14:30era erosi daitezke iGunean. Bonu programara atxikitako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira. Erosleei establezimenduen zerrenda emango zaie bonuen erosketa egitean.
Hauek dira atxiki direnak: Labores Otea; Amets Descanso; Intersport; Itoiz Arropa Denda; Padel Indoor; Farmabi Parafarmaziak; Multiopticas; Siboney; Lirain Lurrindegia; Cortes Arropa-Denda; Xalo Arropa-Denda; Truk arropa-Denda; Foto Alzuri; Elduaien Hizkuntza Eskola; Argi Optika; Kiribilak Artisau-Denda; Arnedoko Txokoa; Maiur Ileapaindegia; Jauregi Optika; Piratas&Princesas Umeentzako Arropa Denda; Nagusi Optika; Olano Harategia; Zugan Estetika Zentroa; Mirentxu Liburudenda; Afede; Vicuña Sport.













