Titulurako play offetara sailkatu da Ampo Ordizia, garaipena lortuta
Lehiaketako zortzi talde onenen artean sartzeko txartela eskuratu du Ordiziak.
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida Altamiran, irailean. Lide Egizala Ampo Ordiziak El Salvadorren aurka markagailua irauli eta ligako titulurako play offa jokatuko du. Igandean jokatu zuen faseko azken partida, Altamiran. Suso Romeroren mutilek partidaren amaierarako 10 minutu falta zirenean, bikain gauzatutako bi touch-maul jokaldiri esker garaipena lortu dute, eta lehiaketako zortzi talde onenen artean sartzeko txartela eskuratu dute.
Ordiziarekin batera, Ciencias Sevilla taldea ere sailkatu da zortzi talde onenen artean, eta atzean utzi dute jaitsieraren mamua. UE Santboiana eta Barcelonak jokatuko beharko dute jaitsiera.













