Ampoko juniorrek taldekako saria irabazi dute Anoetan
Eskolartekoak Urnietan aritu dira, eta emaitza onak eskuratu dituzte.
Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko kideek taldekako saria irabazi zuten igandean Anoetan. Hitza Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko txirrindulariek lau lasterketatan parte hartu dute asteburuan. Larunbatean juniorrak Amurrion izan ziren Euskadiko txapelketan eta eskolartekoak Urnietan. Igandean, berriz, eskolarteko mailako infantilak Amurrion izan ziren Euskadiko txapelketan, eta juniorrak Anoetan.
Urnietako emaitzak
- Benjamin mailan. Mutiletan Etxahun Jimenez 3. eta Jone Zabaleta 1.
- Alebin mailan. Eneko Telleria 2. eta Gari Ormaetxea 3.
- Infantil mailan. 1. Xuhar Muñoa, 2 Andoitz Zabaleta eta 3. Amets Ormaetxea.
Anoetan emaitzak
Junior mailako Anoetako lasterketan Unax Zubillaga 3. postuan sailkatu zen, eta “talde guztiak sekulako lana egin ondoren” taldekako saria irabazi zuten.

Jone Zabaleta podiumean.Hitza

Etxahun Jimenez podiumean.Hitza

Eneko Telleria eta Gari Ormaetxea podiumean.Hitza

Unax Zubillaga juniorra hirugarren sailkatu zen Anoetako proban.Hitza












