Ataunen euskal presoekiko elkartasun astea antolatu dute, bihar hasita
‘Arg(h)itzen’ dokumentala izango da asteko lehen ekintza.
Ataungo Elkartasun Eguneko artxiboko irudi bat. Hitza Euskal presoen elkartasun astea antolatu dute aurten ere, Ataunen. Bihar, ostiralean eta igandean ekintza ezberdinak burutuko dira. Arg(h)itzen dokumental emanaldia izango da lehen ekimena San Gregorioko Elkargunean, bihar, 19:00etan. Dokumentalak 1966tik 2011ra Sakanan torturatuak izan ziren 30 pertsonen testigantzak biltzen ditu.
Dokumental emanaldiari jarraituz, Azken ostirala San Martinen ekintza egongo da, ostiralean, 20:00etan.
Egitarauari dagokionez igandea izango da egunik beteena. Goizean, Napar-itturrira irteera egingo dute. Eguraldi txarra egiten badu antolakuntzak Aiako Erroipe aretoan egingo ditu jarduerak. 12:00etan mokadutxoa egingo dute, ondorengo toka lehiaketarekin batera. Lehen hirurentzako sariak Sutegin, Peionen edo Troskaetan bi ogitarteko eta sagardo botila bat izango dira.
13:45etan hitzaldia izango da, eta jarraian bazkaria. Bazkarirako tiketak salgai daude 15 euroan Sutegin, Urbietan, Errotaundin eta Troskaetan. Ostiralera arte dago tiketak erosteko aukera. Bazkariko menuan ondorengoa da: entsalada, txerri kostila eta oilasko izterrak, postrea, kafea eta kopa (edaria barne).












