Carles Alasraki kataluniarrak irabazi du 62. Beasaingo Hiria lehiaketa
Bigarren saria Miguel Angel Garcia espainiarrak irabazi du, eta hirugarrena Mikel Soto euskal herritarrak. Herriko saria Jose Agustin Gurrutxagarentzat izan da. Erakusketa ikusgai dago Igartzako jauregian.
Argizpiko kideak eta saridunak, Igartzako jauregian egindako sari banaketa ekitaldian.Argizpi Argizpi Argazkizale Elkarteak antolatutako 62. Beasaingo Hiria argazki lehiaketak baditu saridunak. Lehenengo saria Carles Alasraki Alberti kataluniarrak irabazi du (domina eta 600 euro), Arte textil lanarekin; bigarrena Miguel Angel Garcia Zamora espainiarrak lortu du (domina eta 300 euro) Natalia lanarekin; eta hirugarrena Mikel Soto Sanchez euskal herritarrak (domina eta 200 euro) Danza del Fenix lanarekin.
Argizaiola Trofeora sailkatzeko balio du lehiaketak, eta Espainiako Argazkilaritza Konfederazioaren babesa du. Herrialde askotako 80 argazkilarik parte hartu dute aurtengoan; Espainiatik 33k, Kataluniatik hamarrek, Euskal Herritik 34k, eta Errusia, Vietnam eta Alemaniatik banak. Denen artean 319 argazki aurkeztu dituzte.
319 argazki horietatik, 48 aukeratu zituen Begoña Darcelesek, Sonia Montejok eta Toño Anton Veigak osatutako epaimahaiak, eta horien artean hainbat sari banatu dituzte. Lehen hiru sari nagusiez gain, herriko saria Jose Agustin Gurrutxagarentzat izan da, African beauty lanarekin. Ohorezko aipamenak jaso dituzte Florentino Molerok (El cuerpo imposible 3), Rodrigo Nuñez Bujek (Punto y linea sobre plano), Josep Molistek (Diable i Godra) eta Hoang Long Lyk (Mekong Delta floating market). Igartza saria –mendi eta natura argazkigintza– Oskar Gaskonek irabazi du El que te mira por encima del ala lanarekin.
Lehen hiru euskal herritarrak Argizaiolara
Lehiaketako lehen hiru euskal herritarrek Argizaiola Trofeorako gonbidapenak lortu dituzte, alegia, Mikel Soto Sanchezek, Jose Agustin Gurrutxagak eta Jorge Murgiondok. Murgiondok Gidaria lanarekin lortu du gonbidapena.
Joan den igandean egin zuten sari banaketa ekitaldia Igartzako jauregian, maiatzaren 24an, eta horrekin batera 62. Beasaingo Hiria 2026 argazki erakusketa ireki zuten. Ekainaren 7ra arte egongo da ikusgai, asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Lehen saria, Carlos Alasrakiren ‘Arte textil’.Carlos Alasraki

Bigarren saria, Miguel Angel Garciaren ‘Natalia’.Miguel Angel Garcia

Hirugarren saria, Mikel Sotoren ‘Danza del Fenix’.Mikel Soto

Herriko saria, Jose Agustin Gurrutxagaren ‘African beauty’.Jose Agustin Gurrutxaga

Igartza saria, Oskar Gaskonen ‘El que te mira por encima del ala’.Oskar Gaskon

Ohorezko Aipamena: Florentino Moleroren ‘El cuerpo imposible 3’.Florentino Molero

Ohorezko Aipamena: Rodrigo Nuñezen ‘Punto y linea sobre plano’.Rodrigo Nuñez

Ohorezko Aipamena: Josep Molisten ‘Diable i Godra’.Josep M. Molist

Ohorezko Aipamena: Hoang Long Ly-ren ‘Mekong Delta floating market’.Hoang Long Ly

Argizaiolara gonbidapena Gurrutxaga eta Sotorekin batera. Jorge Murgiondoren ‘Gidaria’.Jorge Murgiondo












